2.- ikastetxeetako esperientzia- Ikastetxe ezberdinetako egoeren azterketa eta hausnarketa



IKASTETXE EZBERDINETAKO ERREALITATEAK EZAGUTZEN


Gure practicum-eko esperientziaren inguruan hitz egiten egon ostean ikastetxeetan immigrazioak duen eragina aztertzea interesgarria izango litzatekeela pentsatu dugu. Izan ere, gure ikastetxeetako errealitateak guztiz ezberdinak izan dira.


           Ni  Paul Beranger naiz, praktikak Deustuko Ikastolan egin nituen eta ikastetxe osoan immigrante bakarra zegoen.  Irakasleek beraiek bizitako esperientzia komentatu zidaten, eta nahiko txundigarriak ziren. Alde batetik, ijitoak txangoetara joateko ez zuen baimenik. Joatekotan , ijitoaren aita joan behar zen. Hots, txangoetako giroa oso arraroa zen. Beste aldetik, immigranteen kopuruak eragin handia dauka hizkuntzan. Deustun bi ikastetxe ditugu. Beste ikastetxean immigrante kopurua handia zen (%60a gutxi gorabehera). Nire ustez, ikastetxearen kokapenak, testuinguruak zerikusi handia dauka; horretaz aparte, euskara maila ez da oso altua, Deustuko ikastolarekin konparatzen badugu.


    Immigrante gehiago zeuden ikastetxean A eredua eskeitzen zen, ikastolan D eredua eskeitzen den bitartean. Esan genezake immigrante askok A eredua aukeratzen dutela beraien seme-alabak hezteko hizkuntza menperatzen dutelako (kasu honetan gaztelania). hezkuntza prozesu euskara soilean egitea zailagoa egingo zaielakoan edo…



 Nire kasuan Ainhoaren kasuan Zabalarra eskolako ikasleen ehuneko handi bat atzerritarra zen. Gehiegoa eskolan nahiko integratua zegoen. Eskolan integraziorako proiektu ezberdinak ditu eta ikasleak integratzeaz gain gurasoekin lan egiten da komunitatean integratzea ahalbidetuz.Esanbeharra dago ikasleen adiraneren arabera integratzeko erak desberdinak direla, hau da, nagusiei gehiago kostatzen zaie integratzea hizkuntzarengatik edota gure herrialdean denbora gutxiago daramatelako. Ikasle gazteek bestalde ez dute inolako arazorik izaten eta bertako hizkuntza euskara, ondo baino hobeto menperatzen dute.

  
 Nire, Anderren praktikak Jose Etxegarain egin nituen, Basauriko ikastetxe batean. Ikastetxe hau D eredukoa izanik, hainbat ezberdintasunekin bat egin nuen. Aipagarrienetariko bat, nire tutoreak azaldu zidan bat izan zen. Patio orduetan ikasleen arteko harremanak argi eta garbi  ikusten dira, nola immigranteak jolasordu ordua heltzean, beste umeak baino beranduago ailegatzen ziren patiora.

 Bertan beste umeekin integratzea eta jolastea kostatu egiten zaie gaitzespenaren beldur direlako.
Honi gehitu egingo nioke, behin jolastokian nengoela, ume beltzaran bat Athletic-eko kamiseta batekin ikusi nuela, eskolako umeak futbolean zeuden bitartean. Umea nire ondotik pasa zenean futbolean zergatik ez zuen jolasten galdetu nion eta berak gaitzespenaren beldurar zuela erantzun  zidan. Nire erantzuna beste ikaskideekin batera futbolera joatea izan zen eta baietza eman bezain azkar bertara joan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario